viernes, 11 de marzo de 2016

Balorazioa eta ondorioak

Haurrekin lan egiteko errepertorio literarioa osatzea, lan luze bezain aberatsa da.

Mota askotariko materiala aurki dezakegu lan horretan murgiltzen garenean eta irizpide egoki batzuei jarraituz hauen aukeraketa egiteak, zenbait zalantza sortu ditzake askotan.

Nik osaturiko Errepertorio Literarioaren zatirik handiena, euskarazko materiales osatua dago, aurrerantzean erabilgarria izango zaidan proiektu bat diseinatzea izan baitut helburu.

Peio Añorgak egindako eskema edo sailkapena izan dut oinarri lan honetan eta berak ahozko literaturaren barruan egindako azpi-taldeak materiales hornitzen saiatu naiz.

Berak emandako irizpideei kasu eginez aukeratutako materiala izan da orokorrean era eskaintza aberats bezain anitza osatzera eraman naute.

Lan hau burutzen ari nintzen bitartean, zenbait hausnarketa egiteko tartea ere izan dut eta horietatik nagusiena, euskaraz dugun materiala gutxietsia dugunaren ustea da.

Beti entzuten den gauza da euskarak zenbait gabezia dituela, eta izango ditu, baina ditugun aurreiritziei botako nieke neurri handi batean honen errua.

Askotan, betikotasunean edo sinpletasunean erortzen gara urtero material berbera erabiliz eta duguna baina hobea aurkitzen kostako zaigula pentsatuz. Horregatik, eta Errepertorio Literario hau horretarako tresnatzat hartuta, duguna esploratu eta ahalik eta kutsurik handiena ateratzera gonbidatu nahiko nuke haurrekin lanean ari den oro.


Gure esku dago hein handi batean haurrek heuren hizkuntza maita dezaten eta hori lortzen badugu, beraiek izango dira etorkizunean material berriak sortu eta gozatuz gozaaraziko dutenak.

Ipuin kontaketa ezberdinak

Jarraian, metodo ezberdinak erabiliz kontaturiko ipuinak ikusteko aukera izango duzue. Denak ezberdinak, momentuaren arabera edo helburuaren arabera aukeratu ahal izateko.

Lehenengoa, "puxika gosetia". Irudi-liburuen taldean kokatuko genuke eta orri eta irudi handiz osatua dago. Atzean, testua du itxatxita kontalariari lagundu asmoz baina orduan eta gutxiago irakurri, orduan eta indar andiagoa duela uste dut. Hau da, garrantzitsua iruditzen zait istorioa aurretik ezagutzea.




Bigarrena, jolas moduko kontakizuna da. Liburuak berak asmakizun modukoak eskaintzen dizkie haurrei eta beraz, haurren parte hartzea bultzatzea du helburu.
Hau horrela izanda, garrantzitsua izango da haurrek erantzun ahal izateko tarteak sortzea.





Azkenik, ahozgora irakurtzeko liburu bat izango dugu. Izenburua  " munstro bat ohe azpian" da eta mutiko baten eta bere amaren gau bateko abentura kontatzen du.
Istorioa irakurri eta zati horrekin lotutako irudiak erakutsiko dizkiegu jarraian, entzundakoari itxura eman diezaioten.




Irekitzeko eta isteko giltzak

Peio Añorgak ahozko literaturan ezarri dituen irizpide batzuk oinarri hartuta osatu dut bloga eta pixkanaka honi bukaera emateko, ipuinak irekitzeko eta isteko proposatzen dituen zenbait giltza jasoko ditut post honetan.

Dakigunez, garrantzia handia du momentu horretan daukagun giroak eta ipuinak hasi eta bukatzeko giltza hauek giro egoki hori sorzten lagun dezakete.

Hemen dituzue P. Añorgak eginiko proposamenak.

Irekitzeko formula batzuk:


  • "Bazen behin." (Bazen behingo zelaian ).
  • "istorio hau kontatu zion nire berraitonak nire birramonari, nire birramonak nire aitonari, nire aitonak nire amonari, nire amonak nire aitari, nirea aitak nire amari, nire amak nire izebari, nire izebak nire osabari, nire osabak nire Lehengusuari, nire Lehengusuah nire Lehengusinari, eta nire Lehengusinak zuei." 
  • "Asko munduan bezala." 
  • "Balan bat eta balan bi, tliibiri-tliibirita / denok isil-isilik, begiak zabaldu eta ahoa itxita/ belarriak erne, eta denok onda eserita, eserita."
  • "Behin baziren bi bele, batek zuen buztan handia eta besteak buztan txikia. Buztan txikia zuenak izan balu handia, nire istorioa izango litzateke luzea, baina txikia zuenez, nire istorioa ere izango da Laburra." 
  • "Errege batek bazituen hiru alaba. Bat jantzi zuen zuriz, bestea horiz eta bestea gorriz, nahi duzu kontatzea berriz?" 
  • "Bat janzten zuen zuria, bestea horia, eta bes tea florria, nahi duzu hontatzea berria?"
  • "ipuin bat kontatuko dizut /Bai jauna'/ Baina dena ez da egia / Bai jauna/ Baina dena ez da gezurra / Baijauna'/ Zer?/ Baijauna' / NoLa?/ Baijauna' / Zakurraren belauna." 
  • Antzinean, belar, txori, eta abereek euren berbetea ahaztu baino lehentxeago. " 
  • "Garai hartan, otsoa eta ardia elkarren artean lagun zirenean." 
  • "Animaliek eta pertsonek berba egin, eta elkar ulertzen zutenean."
  • "Landareak guk bezala sentimenduak zituztenean."
  • "Eguna argitu orduko iluna zen aldi hartan."

jueves, 10 de marzo de 2016

Ahokorapiloak

Hizkuntza lantzeko eta berarekin jolasteko egokiak dira aho korapioak ere. Jarraian power poin baten eginiko aurkezpen bat izango duzue ikusgai zeinak, aho korapilo ezberdinez aparte ahotsezko erreprodukzioa ere eskaintzen duen.

Errima eta errepikapena erabiltzen da gehienetan eta jakina da horrek erritmo bat ematen diola. Hau dela eta, interesgarriak eta erakargarriak izan daitezkeela uste dut.

Errepikapen bidez jolastu daiteke beraiekin, hasieran osoa entzunez eta piskanaka hitzak gordez bestela.

Animatu begiratu bat ematera.



https://sites.google.com/site/aittubat/ahoz-aho/Ahokorapiloak.jpg?height=300&width=400


NON / NOLA: Asanblea txokoan denok elkarrekin edo talde txikietan.

NOIZ: Haurrak lasai daudenean, arreta mantentzeko gai direnean.

martes, 8 de marzo de 2016

Lehen kantak eta poematxoak

Post honetan, Peio Añorgak "Lehen kantak eta poematxoak" izenburupean egin zuen material aukeraketarekin natorkizue.

Mota ezberdinetako materiala aurki dezakegu zerrenda honetan, nahiz eta, izenburuak dioen bezala, kantuek eta poemek duten nagusitasuna.

Denak, oso baliagarriak izan daitezke haur txikiekin ahozkotasuna lantzeko baina, jakin-min berezia sortu dit niri "BULARRETIK MINTZORA" proiektuak.

Horregatik, Peio Añorgak proposatutako material zerrendaren behekaldean, mugumendu honi buruzko informazioa eta erabiltzen dituzten materialen berri aurkituko duzue.


  • BATZUK, Egizu Lo. Lotarako ipuinak, Donostía: Elkar. 2005 
  • ETHANIZ, H, Haur foikLorearen biLduma, Iruñea: Pamíela, 1992 
  • GALTZAGORRI ELKARTEA, BuLarretik mintzora, Hantak, poemak. ipuinak, Zarautz: 2007
  • HEZHUNTZA UNIBERTSITATEA ETA HEZKUNTZA SAlLA, Hizkuntz joLasak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1984 
  • IGERABIDE, J K, Mattin Parrat Bilbao: Susaeta, 2000 • LERTHUNDI, A, Ipurdian bost Letra, Donostia: Erein, 1986 
  • LERTHUNDI, A, Janda 'lera majadero, Donostia: Erein, 1986 
  • LERTHUNDI, A, ArtiLLero dale fuego, Donostia Erein, 1986
  • LERTHUNDI, A, Aizak eta aizan eLkarrekin dantzan, Donostia: Elkar, 2002 
  • OLASO, H, Pupuan trapua. Iruñea Pamiela, 2004
  • OLASO, H,Auskalo! eta aho-korapiLoak. Iruñea PamieLa.2001 
  • THILlHU,ODRIOZOlA, Alía Milía zilarra, Donostia: Elkarlanean. 2000
  • ZUBIZARREfA, P MITHELENA, J. Urrezko giltza, Donostia: Erein, 2005  
  • http://www.ikasbil.netlidatziaklsolasean/Jolasak_b.pdf http://
  • www,habe,org/habe netli kaslea reng unea/i ndex_e,asp http://
  • www.euskaraz.netlHezk untza/Jaioberriak 
  • www.hikhasi.com/artikulua/309 



lunes, 7 de marzo de 2016

Zenbait irudi liburu

Jarraian duzuena, Peio Añorgak proposatutako liburu zerrendatik ateratako liburu batzuen azterketa da.

Zerrenda luzea osatu zuen P. Añorgak eta adin bakoitzeko zerrendatik hiru dituzue bertan.

Liburu bakoitza desberdina da eta bakoitzarekin lortu nahi dugun helburua desberdina izan daiteke. Horregatik, kontakizun bakoitzarekin lortu nahi duguna behin zehaztu dugunean, horren araberako kontaketa modua osatuko dugu.

Jakina da haurren interesa pizteko oso garrantzitsua dela kontalariaren jarrera bai eta, kontatzeko momentuan giro goxo eta lasaia izatea ere. Egiten ari denean sinistu beharko du irakurleak eta ilusioa eta interesa transmitu.

Bestetik, entonazioa eta erritmoa ere oso kontuan hartu beharrekoak dira. Hauek emango baitie istorioari behar duen indarra.

Azkenik, oroitu behar dugu, liburua kontatzearen helburua gozamenekoa bada jarraikortasunez kontatu behar dugula hau. Aldiz, helburu didaktikoa badu eta honen bidez haurrek zerbait ikastea nahi badugu, atseden moduakoak egin beharko ditugu haurrei erantzuteko denbora eta parte hartzeko aukera emateko.


Urtebeteko haurrentzat irudi liburuak



  • GENECHTEN,G. Ikusi makusi saila. Bilbao: Ibaizabal,2003
Oso liburu bilduma erakargarria da, marrazki eta kolorez beteak.

Asmakizunen jokoa du oinarri eta irudietan zein pertsonaia ezkutatu den aurkitu beharko du haurrak. 

Bilduma bat izanik, eredu berean oinarritutako liburu ezberdinez osatua dago eta hauek oso erabilgarriak izan daitezke jolasarekin batera arreta eta hizkuntza lantzeko.





Irudi liburuak

Jarraian, Peio Añorgak urtebete, bi urte eta hiru urte dituzten haurrentzat proposatutako irudi liburuko zerrenda ipiniko dut zuen eskura.

Zerrenda luzea da eta bertan hizkuntza ezberdinetako lanak aurk daitezke.

Hone hemen zerrenda.

Urtebeteko haurrentzat liburuak


  • J CoLección Edi 1( Tedl(, BarceLona: Corimbo, 2004 
  • BIE, L EL pequeño Edu. Barcelona: Juventud, 2004 
  • BISINSKI, S, / SANDERS, A. Todos Los besos. Barcelona: Corimbo. 2007 
  • BRAVI, S, Hotsen Uburua. Donostia: Ttarttalo. 2006 
  • CARLE. E, Mi primer Libro de coLores, Madrid: Kókinos, 2006 
  • CARLE, E. Mi primer Libro de formas. Madrid: Kókinos, 2006 
  • GENECHTEN, G. Bat biLduma. BiLbao Ibaizabal.2002 
  • GENECHTEN. G. Ikus; makusi saiLa, BiLbao: Ibaizabal, 2003 
  • GREZ, M, Baserriko animaLiak. Madrid: Susaeta, 2007 
  • MIRALLES, CH, / COLLIN ET, eL. PUs ti-Plasta biLduma, Bilbao: Ibaizabal, 2006 
  • RUBIO. A. CoLección de La cuna a la Luna, Pontevedra: Kalandraka, 2005 
  • OHEMBURY, H Los Ubros deL chiquitín. BarceLona: Juventud, 1983
  • PARR, Pelos. BarceLona: Serres, 2004 
  • PERSSON, L Colección cinco lobitos. BarceLona: La GaLera, 2004 
  • SMEE, N. Caritas divertidas. Madrid: SantiLLana, 2006
  • TULLET, H. Juego de dedos. Madrid KókinOS,2007
  • VARIOS. Colección Ubros de baño. BarceLona: Tlmun Mas, 2004 
  • VARIOS. Colección libros de tela. BarceLona: Timun Mas, 2000 
  • VARIOS. Colección Mirar \' tocar. BarceLona Timun Mas, 2004 
  • WAT, F. 1WELLS, R. iToca, toca! Londrrs: Usborne, 2007   

miércoles, 2 de marzo de 2016

Esaera zaharrak

Esaera zaharrak ere, hizkuntzarekin jolas egiteko aukera ederra izan daitezke. Horien bidez haurrak, hitz jokoak barneratuko baititu eta baita bakoitza noiz eta nola erabili daitezkeen ikasi ere.

Esaera zaharrak edo atsotitzak, tradizio handikoak dira Euskal Herrian eta mordoa aurki ditzakegu.

Jarraian dituzuenak, sorta handi baten artean ikasgelan lantzeko egokiak izan daitezkeela iruditu zaizkidanak dira. Haurren inguruko eguneroko gertakariei erreferrentzia egiten dietenak hautatzen saiatu naiz, bai eta, ulertzeko errazak izan daitezen ere.

Orain arte ez bezala, modu informalean lantzeko proposamena egin nahi dizuet. Zera esan nahi dut honekin; irakasleak bere eguneroko hizkuntzan txertatu eta momentu egokia denean erabiltzea.

Horrela, esaldia ikastearekin batera, zein kontestutan erabili behar den konturatzea errazago egingo zaio haurrari.

Nik aukeratutako esaera zaharrez aparte, aurkitu ditudan web orriko esteka uzten dizuet, norbaitek eskaintza hau zabaldu nahiko balu.


  • A, ze parea! karakola eta barea!
  • Adiskide onekin, orduak labur.
  • Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin!
  • Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.
  • Eroriz, eroriz, oinez ikasten da!
  • Esana esan, emana eman.
  • Ezina, ekinez egina.
  • Geroa, alferraren leloa.
  • Gezurra hanka motz.
  • Ibiltari gauean, logura goizean.
  • Kanpoan uso, etxean otso.
  • Lan lasterra, lan alferra.
  • Nerea neretzat, zurea biontzat.
  • Umeak! isilik oiloak pixa egin arte.
  • Usteak, erdiak ustel.
  • Zer ikusi, hura ikasi.

martes, 1 de marzo de 2016

Asteko egunak

Jarraian, asteko egunak lantzeko egokiak diren bi abesti proposatzen dizkizuet.

Haur Hezkuntzan ( lehen urteetan batez ere ) kosta egiten zaie egunenn ordena barneratzea eta prozesu horretan kantu hauek lagungarri izan daitezkeela uste dut.

Bi abestiek, egitura berdintsua dute eta egun bakoitza ekintza batekin lotzen digute. Horregatik dramatizazioaz ere baliatu gaitezke hauek abesterakoan.

Haurrek erraz barneratzen dituzte abestiak eta hori horrela dela jakinik, etekina ateratzen saiatu behar garela uste dut.

Hona hemen bi proposamenak.




NON: Dramatizazioarekin abesten baditugu (gomendatzen den bezala) espazioa dagoen leku bat beharko dugu.

NOLA: Hasieran, musika jarri eta irakasleak abestu eta keinuak egingo ditu. Abestia barnoratzen doazen heinean, abestiko zenbait zati haurrei utziko dizkiegu eta horrela guztia ikasi arte.

lunes, 29 de febrero de 2016

Igarkizunak

Igarkizunak hizkuntzarekin eta hizkuntzaren bidez jolas egiteko tresna ezin hobea dira, igarkizunak esaten duena ulertzearekin batera, baeraien ezagutzak martsan jarri eta esandakoari forma eman beharko baitiote.

Behekaldean, sarean aurkitu ditudan igarkizunetatik egin dudan aukeraketa duzue ikusgai. Guztiez, hizkuntza erraza dute eta haurren eguneroko bizitzatik gertu dauden objetu edo gauzei buruz hitz egiten dute, horrela, beraiek lotura errazago sortu dezaten.

Horretaz aparte, hauetariko batzuk errimadunak dira. Oso puntu interesgarria da hau, errimaren bidez doinu bat hartzen baitu testuak eta haurra hitz jolasetara gerturatzen baitugu.

Hone hemen egin dudan aukeraketa!


ERRIMADUNAK

Sudur gorri,
Umeentzat barregarri
Zer ote naiz ni?
PAILAZOA

Miau-miau
Miau-miau…
Esnatu egin nau!
KATUA

Zer da eta zer da
Sagu oso zaharra dena
Zer da eta zer da
Hegan egiten duena?
SAGUZAHARRA

Erratza gainean arinak,
Sudur luze eta finak
Beltzak hortz eta haginak
Hegan dabiltza….SORGINAK!

Kurrin-kurrin,
Kurrin-kurrin,
Zein da nire izena?
Ezetz igarri arin? TXERRIA
Puntan punta bi,
Atzean zulo bi,
Zer naiz ni?
GURAIZEAK

eta gehiago daude...

domingo, 28 de febrero de 2016

Jolas kantak

Kantuak mota askotarikoak izan daitezke eta horien artean beste adibide bat da jolas kantuena.

Jarraian, zenbait jolas kanta ikusiko dituzue,; ahotsak.eus taldeak berreskuratuak batzuk, eta nik ezagutzen nituenak besteak.

Hauetariko zenbait, Pello Añorgak bere sailkapenan kantu dramatizatuetan kokatuko lituzte baina, guztiak ere jolas egiteko erabiliko nituzkeen nik beraz, talde bat egin dut biekin.

Zenbaitek bideoa dute atxikituta, kantu bakoitzarekin zer egin dezakegun ideia bat hartzeko.

Kantu alaiak eta barneratzeko errazak direlako hautatu ditut hauek baina, haurrek hauekin gozatzea nahi badugu, ezinbestekoa izango da irakaslearen jarrera aktiboa. Parte hartu beharko du, haurrak animatu eta erakarri. Horretarako, beharrezkoa izago da keinuak, mugimenduak...erabiltzea.

KUKURRUKU

-Kukurruku!
-Zer duzu?
-Buruan min!
-Zeinek egin?
-Azeriak
-Azeria non?
-Errotapian.
-Zertan?
-Garia biltzen.
-Garia zertarako?
-Oiloari emateko.
-Oiloa zertarako? 
-Arrautzak jartzeko

-Arrautzak zertarako?


KATARRAMIXON


Katarramixon
Nun ixen?
Gaztelun
Zertan?
Gaztaiña ta ogixa ekartzen
Nun itzi?
Bentanan
Nork jan?
Katuak
Niri bapez!
Zapi-zapi-zapi-zapi!




ARRIOLA MARRIOLA


Arriola marriola
orratza zorrotza
punta gaitza
hari txarra
tira-bira
zirrin zarran
eta zast!







Jarrai ezazu behera...

sábado, 27 de febrero de 2016

Ipuin tradizionalak

Ipuinak, garrantzia berezia duten baliabide literarioa dira Haur Hezkuntzan.

Aurreko post batean, kontakizunak zuen helburuaren arabera bereizten ziren bi ipuin proposatu nituen eta gaur, ipuin tradizionalen txanda.

Jarraian ipiniko dudan ipuin zerrenda, irudi bidezko kontakizunez osatua dago. Nahiz eta seguruenik beste formatu batzuetan ere aurkitzerik izango diren, bertako marrazkiek haurrari asko transmititu diezaioketela uste dut.

Urteetan entzundako ipuinak dira hauek, erraz ulertzeko prestatuak eta irudimenaren bidez mundu majikoetara bidaiatzea ahalbidetzen digutenak.

Aukera oso zabala bada ere, niri gehien gustatzen zaizkidanak ipiniko ditut bertan, nik nire ikasleei kontatuko nizkiekenak.

(istorioa zein den ikusi ahal izateko, ipuinak modu digitalean ipiniko baditut ere, liburu bideko kontakizuna da nire proposamena)



NON: Haurrak eroso eta lasai egon ahal diren tokian (asanblea txokoa izan daiteke)

NOLA: Sentituaz eta naturaltasunez kontatzea komeni da. Modu goxoan eta erritmoa zainduz. Jarraitasunez kontatuko ditugu, beti ere hauen helburua gozamena bada.

NOIZ: Etxera joan aurretik, edo lasaitzeko premia dutenean.

viernes, 26 de febrero de 2016

Sehaska kantak

Gaurkoan, sehaska kanta batzuen bildumarekin natorkizue. Aurretik ere esan dugun moduan, kantuak haurrarengana iristeko modu ezin hobea dira eta sehaska kanta moduan sailkaturik daudenak ere horren adibide izan daitezke.

Kantu mota hauek, normalean, intimitate eta erlaxazio egoeretan erabiltzen dira eta oso egokiak izan daitezke konfiantzazko atxikimendu irudi bat sortzerakoan.

Jarraian, bi CD musikalen proposamena egingo dizuet eta baita aspalditik ezagunak diren beste zenbait kanturena ere.

Denak, abestiek transmititzen duten goxotasun eta lasaitasunagatik aukeratuak izan dira.


SEHASKA KANTAK (CD)













EGIZU LO (CD)















NON: Haurrek lasai egoteko eta atseden hartzeko aukera duten espazioetan.

NOIZ: Siesta garaian, lasaitzeko beharra dutenean...

NOLA: Musika jarrita edo irakasleak beraak abestuta. Gertutasunarekin eta ahal bada elkarren kontaktuan.

martes, 23 de febrero de 2016

Ilunorduak eta argilaurdenak, Joxeantonio Ormazabal


 Olerkiak ere hizkuntza lantzeko modu ezin hobea dira eta sarritan, hizkuntza lantzeaz gain beste zenbait helburu lantzeko ere erabil ditzazkegu.

Garrantzitsua da haurrei sentimentuak adierazten erakustea, adierazten eta identifikatzen. Ikasgelan, tristurak, pozak, haserreak, minak... beren lekua izan behar dute eta hauek lantzeko modu ezberdin bat izan daiteke orain proposatuko dizuedana.

Ilunorduak eta argilaurdenak, Joxantonio Ormazabalek argitaratutako olerki liburu bat da eta agian zenbait olerki Haur Hezkuntzarako konplexuak izan badaitezke ere, asko egokiak direla iruditzen zait.

Hizkuntza erraza erabiltzen du orokorrean eta hitz berriak lantzearekin batera, sentitzen dutena ulertzen lagun dakioke haurrari.

Hala ere, olerkiak sarritan arrotz gertatuko zaizkio agian ikasleei eta garrantzitsua da irakasleak hauekiko gertutasuna adieraztea, bai eta jarraipen bat ematea ere. Hau da, behin irakurri eta bere horretan utzi beharrean, segida bat ematea, landu nahi dugun olerkia aukeratu eta modu ezberdinetara lantzea. ( Zenbaitetan irakurketa soil batean ere gera daiteke, helburua gozamen hutsa bada).

Honetaz gain, garrantzitsua izango da entonazioa eta erritmoa zaintzea ere, hauek erakargarri egin daitezen.

Jarraian, olerki batzuk ipiniko ditut baina gogoratu, liburu benetan interesgarria dugula hauekin betea.


          Ordu gozoak                                                              Ez duzu behar ezpatarik
          ordu gaziak                                                                zeure burua defendatzeko
          denetik du bizitzak.                                                   irribarre bat aski baituzu
          Baina gaur tori loreak                                                armagabetzeko.
          eta utzi arantzak.


Urduri,
alai
edo goibel.
Ikusi al duzu
zuhaitzik urduri, txoririk barrez
edo harririk negarrez?





NON: Gelako eremu eroso batean.

NOIZ; Haurrak lasai daudenean

NOLA: Oso liburu bisuala ez denez, irudi gabeko kontakizun moduan, errepikapenarekin jolastuaz.

Ipuinak; Artzain gezurtia eta ilargiaren soinekoa

Oraingoan, bi ipuin ezberdinen proposamenarekin natorkizue. Biak ipuinak izanagatik, helburu ezberdinak dituzten kontakizun bezala landuko baititugu.

Lehenengoa, Artzain gezurtiaren ipuina. Kontakizun hau asko erabiltzen da Haur Hezkuntzan, normalean, zenbait balore erakutsi asmoz.
Ipuin sinple eta hizkuntza errazekoa da eta ahal dela, modu laminatua erabiliko dugu hau kontatzeko.

Hau horrela izanda eta helburu bezala zerbait irakastea dugula kontuan harturik, kontuan izan behar dugu;

- Haurrentzat tarteak aurreikusi eta erantzun dezaten isil uneak utzi behar ditugu.

- Kontatzen dugunean sinestu eta benetan sentituz konatatu behar dugu.

- Modu atsegin eta goxoan kontatuko dugu.

- Kontaketarako, konfiantzazko giro goxo bat lortuko dugu.

Hona hemen ipuina.


https://issuu.com/jaialain/docs/artzain_gezurtia

Bigarren ipuinaren izenburua berriz, " Ilargiaren soinekoa da". Ipuin labur bezain atsegina da eta gozamena soilik helburu duten kontakizunetarako proposamen moduan aurkezten dut.

Irudi gabeko kontakizuna izango da eta beraz, zenbait ezaugarrik garrantzia handia hartuko dute haurren interesa lortu nahi badugu. Besteak beste;

- Irakasleak istorioan murgildu behar du eta dramatizazioak garrantzia handia izango du irudia falta den unetik.

- Kontaketa erritmoa zaindu eta haurrei istorioaren parte egiten saiatuko gara.

- Giro atsegina lortzen saiatuko gara.

Hemen duzue ipuina.

Behin batean Ilargiak, amarengana hurbildu eta, hauxe esan zion:
- "Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut. Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak bezalako soineko bat eduki nahi dut".
"Ongi da, alabatxo -erantzun zion amak- Zoaz jostunarengana eta esaiozu neurriak hartzeko".
Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera. Hark neurriak hartu zizkion eta handik bost egunera itzultzeko eskatu zion. Bost egun igarota, han joan zen Ilargia jostunaren etxera lasterka bizian. Soinekoa janzten hasi zen baina ezin: laburregi eta estuegi zeukan.
- "Dirudienez, erratu egin naiz", pentsatu zuen jostunak bere arterako, eta neurriak hartu zizkion berriro.
"Itzuli bost egun barru"- esan zion Ilargiari.
Ilargia bost egun geroago itzuli zen, soinekoa jantzi eta berriro gauza bera gertatu zitzaion: laburregi eta estuegi zeukan.
Jostunak berriz ere neurriak hartu, handik bost egunera itzultzeko eskatu eta, beste barik, lanari ekin zion. Bost egun haiek igaro ziren. Jostunak soinekoa amaitu zuen baina Ilargia bere etxera sartzen ikusi zuenean....... ez zuen jantzi beharrik izan: bazekien ez zuela sekula ondo edukiko, une hartan Ilargia gazta bezain biribila baitzen.
Jostuna etsita zegoen erabat:
-"Ezin dizut soinekorik egin, Ilargi, orain laurdena, gero erdia eta ondoren osoa zaudelako. Neurri asko hartu arren inoiz ez duzu soinekoa ondo edukiko".
Horrexegatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe eta horrexegatik dago oraindik ere biluzik.

Dena dela Ilargia, soinekoarekin edo gabe, beti eder.


NON: Ikasgelako eremu atsegin batean, haurrek erlaxatzeko aukera izan dezaten.

NOIZ: Eguneko egituraren arabera moldatu daiteke. Momentua aukeratzerakoan garrantzitsua izango da haurren egoerari behatzea.

Zotz egiteko kantak

Kantuaren bidez ematen dizkiogu haurrari hizkuntza bidez komunikatzeko lehen errekurtsoak, beraz, garrantzitsua da aukera zabal bezain erakargarria eskaintzea.

Oraingo honetan jolas kanten esparruan murgilduko gara,, zehatzago esateko, zotz egiteko kantuetan.

Haurrak jolasean igarotzen du eguna eta ezin aukera interesgarriagoa da kantu hauen bidez hizkuntza landu dezaten.

Irakasleak iaksgelan beti zotz egiteko modu berbera erabiltzen badu, haurrak ere horixe bera egingo du eta gure helburua guztiz kontrakoa da; haurrak aukera zabal bat izatea non, momentu eta egoeraren arabera berak egokiena ikusten duena aukeratzeko gai izango den.

Haukera zabala dugu zotz egiteko kantuetan beraz, hemen hiru ezberdin jarriko ditut eta beste asko beheran jarriko dudan estekan aurkituko dituzue.


DIN, DON
KIKILIMON
SALTSA PIKA
TORTOLIKA
DE-BU-ZON
AITONA MARTZELON
KIXKI ETA MIXKI
TA KAXKAMELON


ATXA-MITXA ZILARRA
JOAN JOAN OILARRA
ARDI BELTZA BILARA
O PITXON, BIRIBILTON,
TXIN, TXAN, TXON


A, B, C, D, E,
F,G, H, I, J, K,
LAPUR MIKELETE


NON: Ikasgelan zein kalean

NOIZ: Zozketak egin behar direnean

NOLA: Jolas moduan, haurrak parte hartzera gonbidatuaz

viernes, 19 de febrero de 2016

Egunari hasiera emateko...

Jarraian datozenak, egunari hasiera emateko, Haur Hezkuntzan egiten diren errutinei sarrera ematen dien zenbait kopla dira. Hauen helburua, egingo duten ekintzari sarrera moduko bat egitea da.

Hauetan, egunerokotasunean erabiltzen den hizkuntza lantzen da eta kantua, haurrarengana iristeko modu egokia denez, horretaz baliatuko gara.

Kopla hauek, egitura eta hizkuntza sinplea dute eta errepikapenaren bidez erraz ikasteko prestatuak daude. Hasieran, irakasleak abestuko baditu ere, ikasturtea aurrera joan ahala, ikasleek ere parte hartzea da helburua.

Kopla baten ondoren ekintza etorriko da beti eta beraz, hau burutzeko garrantzitsua izango da haurrak eserita egotea, guztiek kopla eta ekintzaren arteko lotura uler dezaten.

Irakasleak modu goxo eta atseginean abestuko du, haurren interesa piztu eta beraiek ere kantura animatzeko.



Guztiok gaudenez presto
egun onak emateko
kontatzen hasi gaitezen denok
zenbat garen jakiteko.


Begiratu zeruari
bi begiak adi-adi
arduradunak esan dezala
gaurkoan ze eguraldi?


Ta egutegiarekin
erabaki elkarrekin
gaur zein egun den jakin dezagun
borobil handi bat egin.

NON: Ikasgelan, arduradunaren lanak burutzen diren lekuan

NOIZ: Goizeko lehen asanblean

DOINUA: "Diós te salve"

JATORRIA: Sorkuntza.
Txoko honen bidez lortu nahi dudana, izenburuak dioen bezala, errepertorio literario bat osatzea da. 

Ahozkotasuna, haurrengan garrantzia handiko faktorea izaki, honi modu landu eta egoki batean erantzuteko materiala pilatuko dut, bai eta material hauek zertarako eta nola erabil genitzazkeen azaldu ere.

Eskura jarriko ditudan baliabide literarioak, askotarikoak izango dira; bertsoak, olerkiak, ipuinak... bai liburu edo adituengandik jasoak eta baita nik neuk sortuak ere.