Lehenengoa, Artzain gezurtiaren ipuina. Kontakizun hau asko erabiltzen da Haur Hezkuntzan, normalean, zenbait balore erakutsi asmoz.
Ipuin sinple eta hizkuntza errazekoa da eta ahal dela, modu laminatua erabiliko dugu hau kontatzeko.
Hau horrela izanda eta helburu bezala zerbait irakastea dugula kontuan harturik, kontuan izan behar dugu;
- Haurrentzat tarteak aurreikusi eta erantzun dezaten isil uneak utzi behar ditugu.
- Kontatzen dugunean sinestu eta benetan sentituz konatatu behar dugu.
- Modu atsegin eta goxoan kontatuko dugu.
- Kontaketarako, konfiantzazko giro goxo bat lortuko dugu.
Hona hemen ipuina.
https://issuu.com/jaialain/docs/artzain_gezurtia
Bigarren ipuinaren izenburua berriz, " Ilargiaren soinekoa da". Ipuin labur bezain atsegina da eta gozamena soilik helburu duten kontakizunetarako proposamen moduan aurkezten dut.
Irudi gabeko kontakizuna izango da eta beraz, zenbait ezaugarrik garrantzia handia hartuko dute haurren interesa lortu nahi badugu. Besteak beste;
- Irakasleak istorioan murgildu behar du eta dramatizazioak garrantzia handia izango du irudia falta den unetik.
- Kontaketa erritmoa zaindu eta haurrei istorioaren parte egiten saiatuko gara.
- Giro atsegina lortzen saiatuko gara.
Hemen duzue ipuina.
Behin batean Ilargiak, amarengana hurbildu eta, hauxe esan zion:
- "Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut. Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak bezalako soineko bat eduki nahi dut".Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera. Hark neurriak hartu zizkion eta handik bost egunera itzultzeko eskatu zion. Bost egun igarota, han joan zen Ilargia jostunaren etxera lasterka bizian. Soinekoa janzten hasi zen baina ezin: laburregi eta estuegi zeukan.
- "Ongi da, alabatxo -erantzun zion amak- Zoaz jostunarengana eta esaiozu neurriak hartzeko".
- "Dirudienez, erratu egin naiz", pentsatu zuen jostunak bere arterako, eta neurriak hartu zizkion berriro.Ilargia bost egun geroago itzuli zen, soinekoa jantzi eta berriro gauza bera gertatu zitzaion: laburregi eta estuegi zeukan.
- "Itzuli bost egun barru"- esan zion Ilargiari.
Jostunak berriz ere neurriak hartu, handik bost egunera itzultzeko eskatu eta, beste barik, lanari ekin zion. Bost egun haiek igaro ziren. Jostunak soinekoa amaitu zuen baina Ilargia bere etxera sartzen ikusi zuenean....... ez zuen jantzi beharrik izan: bazekien ez zuela sekula ondo edukiko, une hartan Ilargia gazta bezain biribila baitzen.
Jostuna etsita zegoen erabat:
-"Ezin dizut soinekorik egin, Ilargi, orain laurdena, gero erdia eta ondoren osoa zaudelako. Neurri asko hartu arren inoiz ez duzu soinekoa ondo edukiko".Horrexegatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe eta horrexegatik dago oraindik ere biluzik.
Dena dela Ilargia, soinekoarekin edo gabe, beti eder.
NON: Ikasgelako eremu atsegin batean, haurrek erlaxatzeko aukera izan dezaten.
NOIZ: Eguneko egituraren arabera moldatu daiteke. Momentua aukeratzerakoan garrantzitsua izango da haurren egoerari behatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario