lunes, 7 de marzo de 2016

Zenbait irudi liburu

Jarraian duzuena, Peio Añorgak proposatutako liburu zerrendatik ateratako liburu batzuen azterketa da.

Zerrenda luzea osatu zuen P. Añorgak eta adin bakoitzeko zerrendatik hiru dituzue bertan.

Liburu bakoitza desberdina da eta bakoitzarekin lortu nahi dugun helburua desberdina izan daiteke. Horregatik, kontakizun bakoitzarekin lortu nahi duguna behin zehaztu dugunean, horren araberako kontaketa modua osatuko dugu.

Jakina da haurren interesa pizteko oso garrantzitsua dela kontalariaren jarrera bai eta, kontatzeko momentuan giro goxo eta lasaia izatea ere. Egiten ari denean sinistu beharko du irakurleak eta ilusioa eta interesa transmitu.

Bestetik, entonazioa eta erritmoa ere oso kontuan hartu beharrekoak dira. Hauek emango baitie istorioari behar duen indarra.

Azkenik, oroitu behar dugu, liburua kontatzearen helburua gozamenekoa bada jarraikortasunez kontatu behar dugula hau. Aldiz, helburu didaktikoa badu eta honen bidez haurrek zerbait ikastea nahi badugu, atseden moduakoak egin beharko ditugu haurrei erantzuteko denbora eta parte hartzeko aukera emateko.


Urtebeteko haurrentzat irudi liburuak



  • GENECHTEN,G. Ikusi makusi saila. Bilbao: Ibaizabal,2003
Oso liburu bilduma erakargarria da, marrazki eta kolorez beteak.

Asmakizunen jokoa du oinarri eta irudietan zein pertsonaia ezkutatu den aurkitu beharko du haurrak. 

Bilduma bat izanik, eredu berean oinarritutako liburu ezberdinez osatua dago eta hauek oso erabilgarriak izan daitezke jolasarekin batera arreta eta hizkuntza lantzeko.








  • CARLE,E. Mi primer libro de colores. Madrid: Kokinos, 2006
Koloreak, formak, irudien izenak... ikasteko ezin liburu aproposagoa da.

Orri bakoitza bitan zatituta dago, marrazki bat goikaldean eta bestea beekaldean dituztelarik. Haurrek, bat datozen bi zatiak aurkitzea helburu duelarik.

Oso modu erakargarrian diseinatuta dagoen liburu bat da eta haurrei jakinmina piztu eta berriro bera aztertu nahi dezaten ezaugarri guztiak ditu.







  • BRAVI,S. Hotsen liburua. Donostia: Ttarttalo,2006
Soinuak errepikatzeko, barre egiteko eta inguruan gertatzen dena ezagutzeko prestatutako bilduma da. 

Eguneroko bizitzako zenbait ekintza edo objetu zein animaliei hotsa jartzen die, haurrek ere elkarren arteko lotura osatu dezaten.

Liburu ezberdin eta erakargarriak dira, koloretsuak eta marrazki handiekin.







Bi urteko haurrentzat irudi liburuak


  • CRISP,D. Zabaldu liburua eta gidatu zeuk. Bilbao: Ibaizabal, 2007.
Azal eta orrialde lodiak dituen liburua da eta edozein dela ere orrietan marraztuta agertzen den garraioa, haren barrura sartu ahal izateko ateak ditu.

Oso bilduma aproposa da garraio mota ezberdinen izanak eta bakotzaren funtioak ezagutzeko.




  • GENECHTEN,G. Maitagarria zarelako. Bilbao: Ibaizabal, 2003
Hartz kume baten istorioa kontatzen duen ipuina da. Zenbat zalantza sortzen zaizkio honi eta horien erantzuna jakin asmoz galdera ezberdinak egiten dizkio amari.

Testua eta irudia oso lotuak ditu eta hizkutza erraz bezain aberatsa erabiltzen du.

 Liburu honen gauzarik interesgarriena, momentu batzuetan haurrek beraiek izango dituzten galderak pertsonaiak berak egiten dituela da.


  • HOOD,S./CLAUDINE,G. Udaberrian beldar. Donostia: Ttarttalo, 2003
Ilustrazio zoragarriz apaindutako liburu honek beldar baten udaberriko abentura kontatzen du, hizkuntza errimatuaren bidez erritmoa jarriz.

Beldarren itxura irudikatzen duen malguki koloretxu batek zeharkatzen du liburua, istorioa are dibertigarriago bihurtuz.

Bestalde, azken horrian duen ezusteko politak, indarra ematen dio kontakizunari.




Hiru urteko haurrentzat irudi liburuak

  • ASHBÉ,J. Fermin eta Krixpin. Donostia: Ttarttalo,2004
Lau ipuinez osatutako bilduma bat da hau. Ipuin liburuak dira eta egitura aldetik errazak.

Haurren eguneroko bizitzako gertakariak hartzen dituzte oinarri. Haurrak, erraz identifikatuko dira pertsonaia edo gertaerarekin eta marrazkiek ere asko lagunduko diote prozesu horretan.





  • DUPUIS,S. Hamar oilo gara (ipurtargi bilduma). Bilbao: Ibaizabal, 2006
Kolore askotako oiloak eta oilandak ditu protagonista kontakizun honek. 

Arrautzak barra-barra ipintzen dituzte guztiek baina, bakoitzak bere arrautzak erruteko leku ezberdinak aukeratu ohi ditu.

Istorio dibertigarria da, ulerterraza eta atsegina.


  • JADONL,E. Otsoa dator! Bilbao: Ibaizabal,2006
Kartoi gogorreko orriz osatutako liburua da, tamaina handiko letra larriz idatzia.

Hainbat ipuinetan otsoaren beldurrez egon izan gara eta hemen ere gertu izango dugu baina, ezuste batek aho bete hortz utziko gaitu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario