domingo, 28 de febrero de 2016

Jolas kantak

Kantuak mota askotarikoak izan daitezke eta horien artean beste adibide bat da jolas kantuena.

Jarraian, zenbait jolas kanta ikusiko dituzue,; ahotsak.eus taldeak berreskuratuak batzuk, eta nik ezagutzen nituenak besteak.

Hauetariko zenbait, Pello Añorgak bere sailkapenan kantu dramatizatuetan kokatuko lituzte baina, guztiak ere jolas egiteko erabiliko nituzkeen nik beraz, talde bat egin dut biekin.

Zenbaitek bideoa dute atxikituta, kantu bakoitzarekin zer egin dezakegun ideia bat hartzeko.

Kantu alaiak eta barneratzeko errazak direlako hautatu ditut hauek baina, haurrek hauekin gozatzea nahi badugu, ezinbestekoa izango da irakaslearen jarrera aktiboa. Parte hartu beharko du, haurrak animatu eta erakarri. Horretarako, beharrezkoa izago da keinuak, mugimenduak...erabiltzea.

KUKURRUKU

-Kukurruku!
-Zer duzu?
-Buruan min!
-Zeinek egin?
-Azeriak
-Azeria non?
-Errotapian.
-Zertan?
-Garia biltzen.
-Garia zertarako?
-Oiloari emateko.
-Oiloa zertarako? 
-Arrautzak jartzeko

-Arrautzak zertarako?


KATARRAMIXON


Katarramixon
Nun ixen?
Gaztelun
Zertan?
Gaztaiña ta ogixa ekartzen
Nun itzi?
Bentanan
Nork jan?
Katuak
Niri bapez!
Zapi-zapi-zapi-zapi!




ARRIOLA MARRIOLA


Arriola marriola
orratza zorrotza
punta gaitza
hari txarra
tira-bira
zirrin zarran
eta zast!







Jarrai ezazu behera...
LEHOI BATEN BILA NOA


LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
ZUHAITZ BAT
ZUHAITZ LUZE BAT
ZUHAITZ LUZE LUZE BAT!
ZUHAITZ LUZE LUZE LUZE BAT!
IGO NAIZ
BEGIRATU DUT
JAITSI NAIZ
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
ITSASOA
ITSASO ZABALA
ITSASO ZABAL ZABALA
ITSASO ZABAL,ZABAL,ZABALA
MURGILDU NAIZ
IGERI EGIN DUT
ATERA NAIZ
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
KOBAZULO BAT
KOBAZULO ILUN BAT
KOBAZULO ILUN ILUN BAT
KOBAZULO ILUN ILUN ILUNA
SARTU NAIZ
BEGIRATU DUT
IKUTU DUT
BURU BAT!
BI BELARRI!
BI BEGI!
BIBOTEAK!
MUTURRA!
AHOA!
HORTZAK!
LEHOI BAT!!!
BUELTA EMAN DUT
KORRIKA EGIN DUT
KOBAZULOTIK ATERA NAIZ
ITSASOAN SARTU NAIZ
IGERI EGIN DUT
ITSASOTIK ATERA NAIZ
ZUHAITZERA IGO NAIZ
ZUHAITZETIK JAITSI NAIZ
ETXERA JOAN NAIZ
OHE AZPIAN SARTU NAIZ

LEHOI BATEN BILA NINDOAN
EZ NUEN HANDIENA HARTU
BELDURRA IZAN NUEN
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA, AJA!

KANIKA TXIKI BAT

Kanika txiki bat dabil
saltoka eskutik eskura
nork ote du? nork ote du?
nork ote du nire kanika?
kanika...kanika... 





IKUSI, IKUSI HAN!

Ikusi, ikusi han! Teilatu gainean. 
Kriston aberea triziklo batean.
Tronpa du aurrean, isatsa atzean.
Ja, ja, ja! Elefantea da!











NON: Ikasgelan zein patioan

NOIZ: Jolasteko prestatuak daude abesti hauek beraz, edozein momentu egokia izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario