viernes, 11 de marzo de 2016

Balorazioa eta ondorioak

Haurrekin lan egiteko errepertorio literarioa osatzea, lan luze bezain aberatsa da.

Mota askotariko materiala aurki dezakegu lan horretan murgiltzen garenean eta irizpide egoki batzuei jarraituz hauen aukeraketa egiteak, zenbait zalantza sortu ditzake askotan.

Nik osaturiko Errepertorio Literarioaren zatirik handiena, euskarazko materiales osatua dago, aurrerantzean erabilgarria izango zaidan proiektu bat diseinatzea izan baitut helburu.

Peio Añorgak egindako eskema edo sailkapena izan dut oinarri lan honetan eta berak ahozko literaturaren barruan egindako azpi-taldeak materiales hornitzen saiatu naiz.

Berak emandako irizpideei kasu eginez aukeratutako materiala izan da orokorrean era eskaintza aberats bezain anitza osatzera eraman naute.

Lan hau burutzen ari nintzen bitartean, zenbait hausnarketa egiteko tartea ere izan dut eta horietatik nagusiena, euskaraz dugun materiala gutxietsia dugunaren ustea da.

Beti entzuten den gauza da euskarak zenbait gabezia dituela, eta izango ditu, baina ditugun aurreiritziei botako nieke neurri handi batean honen errua.

Askotan, betikotasunean edo sinpletasunean erortzen gara urtero material berbera erabiliz eta duguna baina hobea aurkitzen kostako zaigula pentsatuz. Horregatik, eta Errepertorio Literario hau horretarako tresnatzat hartuta, duguna esploratu eta ahalik eta kutsurik handiena ateratzera gonbidatu nahiko nuke haurrekin lanean ari den oro.


Gure esku dago hein handi batean haurrek heuren hizkuntza maita dezaten eta hori lortzen badugu, beraiek izango dira etorkizunean material berriak sortu eta gozatuz gozaaraziko dutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario