Lehenengoa, "puxika gosetia". Irudi-liburuen taldean kokatuko genuke eta orri eta irudi handiz osatua dago. Atzean, testua du itxatxita kontalariari lagundu asmoz baina orduan eta gutxiago irakurri, orduan eta indar andiagoa duela uste dut. Hau da, garrantzitsua iruditzen zait istorioa aurretik ezagutzea.
Bigarrena, jolas moduko kontakizuna da. Liburuak berak asmakizun modukoak eskaintzen dizkie haurrei eta beraz, haurren parte hartzea bultzatzea du helburu.
Hau horrela izanda, garrantzitsua izango da haurrek erantzun ahal izateko tarteak sortzea.
Azkenik, ahozgora irakurtzeko liburu bat izango dugu. Izenburua " munstro bat ohe azpian" da eta mutiko baten eta bere amaren gau bateko abentura kontatzen du.
Istorioa irakurri eta zati horrekin lotutako irudiak erakutsiko dizkiegu jarraian, entzundakoari itxura eman diezaioten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario