lunes, 29 de febrero de 2016

Igarkizunak

Igarkizunak hizkuntzarekin eta hizkuntzaren bidez jolas egiteko tresna ezin hobea dira, igarkizunak esaten duena ulertzearekin batera, baeraien ezagutzak martsan jarri eta esandakoari forma eman beharko baitiote.

Behekaldean, sarean aurkitu ditudan igarkizunetatik egin dudan aukeraketa duzue ikusgai. Guztiez, hizkuntza erraza dute eta haurren eguneroko bizitzatik gertu dauden objetu edo gauzei buruz hitz egiten dute, horrela, beraiek lotura errazago sortu dezaten.

Horretaz aparte, hauetariko batzuk errimadunak dira. Oso puntu interesgarria da hau, errimaren bidez doinu bat hartzen baitu testuak eta haurra hitz jolasetara gerturatzen baitugu.

Hone hemen egin dudan aukeraketa!


ERRIMADUNAK

Sudur gorri,
Umeentzat barregarri
Zer ote naiz ni?
PAILAZOA

Miau-miau
Miau-miau…
Esnatu egin nau!
KATUA

Zer da eta zer da
Sagu oso zaharra dena
Zer da eta zer da
Hegan egiten duena?
SAGUZAHARRA

Erratza gainean arinak,
Sudur luze eta finak
Beltzak hortz eta haginak
Hegan dabiltza….SORGINAK!

Kurrin-kurrin,
Kurrin-kurrin,
Zein da nire izena?
Ezetz igarri arin? TXERRIA
Puntan punta bi,
Atzean zulo bi,
Zer naiz ni?
GURAIZEAK

eta gehiago daude...


Bi belarri luzeak,
Zaldiaren antza.
Ahoa irekita
Egiten du arrantza.
ASTOA


ERRIMAGABEAK

Oso txikia da
Eta ez da sagua,
Zuloak egiten ditu
Eta ez da zizarea
Zer da?
SATORRA
                        
Aurpegian daude.
Ikusteko dira.
Zer dira?
BEGIAK
  
Beti dago zutik
Eta ez daki ibiltzen.
Hiru begi ditu
Gorri, berde, hori
Zuk asmatu hori.
SEMAFOROA

Lepoari beti itsatsita
Eramaten dugun baloia?
BURUA

Tik-tak,
Tik-tak egiten du.
Bi beso ditu:
Bata luzea
Bestea motza.
ORDULARIA

Bere aita oilarra,
Bere ama oiloa
Eta bera hauen umea
Zer da?
TXITA

NON: Egokiena asanblea txokoa litzateke. 

NOLA: Irakasleak jarrera aktiboa izan behar du. Misterioa eman eta haurrak erantzutera animatu. Sarritan moderatzaile lana ere egin beharra izango du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario