Esaera zaharrak edo atsotitzak, tradizio handikoak dira Euskal Herrian eta mordoa aurki ditzakegu.
Jarraian dituzuenak, sorta handi baten artean ikasgelan lantzeko egokiak izan daitezkeela iruditu zaizkidanak dira. Haurren inguruko eguneroko gertakariei erreferrentzia egiten dietenak hautatzen saiatu naiz, bai eta, ulertzeko errazak izan daitezen ere.
Orain arte ez bezala, modu informalean lantzeko proposamena egin nahi dizuet. Zera esan nahi dut honekin; irakasleak bere eguneroko hizkuntzan txertatu eta momentu egokia denean erabiltzea.
Horrela, esaldia ikastearekin batera, zein kontestutan erabili behar den konturatzea errazago egingo zaio haurrari.
Nik aukeratutako esaera zaharrez aparte, aurkitu ditudan web orriko esteka uzten dizuet, norbaitek eskaintza hau zabaldu nahiko balu.
- A, ze parea! karakola eta barea!
- Adiskide onekin, orduak labur.
- Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin!
- Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.
- Eroriz, eroriz, oinez ikasten da!
- Esana esan, emana eman.
- Ezina, ekinez egina.
- Geroa, alferraren leloa.
- Gezurra hanka motz.
- Ibiltari gauean, logura goizean.
- Kanpoan uso, etxean otso.
- Lan lasterra, lan alferra.
- Nerea neretzat, zurea biontzat.
- Umeak! isilik oiloak pixa egin arte.
- Usteak, erdiak ustel.
- Zer ikusi, hura ikasi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario