miércoles, 2 de marzo de 2016

Esaera zaharrak

Esaera zaharrak ere, hizkuntzarekin jolas egiteko aukera ederra izan daitezke. Horien bidez haurrak, hitz jokoak barneratuko baititu eta baita bakoitza noiz eta nola erabili daitezkeen ikasi ere.

Esaera zaharrak edo atsotitzak, tradizio handikoak dira Euskal Herrian eta mordoa aurki ditzakegu.

Jarraian dituzuenak, sorta handi baten artean ikasgelan lantzeko egokiak izan daitezkeela iruditu zaizkidanak dira. Haurren inguruko eguneroko gertakariei erreferrentzia egiten dietenak hautatzen saiatu naiz, bai eta, ulertzeko errazak izan daitezen ere.

Orain arte ez bezala, modu informalean lantzeko proposamena egin nahi dizuet. Zera esan nahi dut honekin; irakasleak bere eguneroko hizkuntzan txertatu eta momentu egokia denean erabiltzea.

Horrela, esaldia ikastearekin batera, zein kontestutan erabili behar den konturatzea errazago egingo zaio haurrari.

Nik aukeratutako esaera zaharrez aparte, aurkitu ditudan web orriko esteka uzten dizuet, norbaitek eskaintza hau zabaldu nahiko balu.


  • A, ze parea! karakola eta barea!
  • Adiskide onekin, orduak labur.
  • Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin!
  • Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.
  • Eroriz, eroriz, oinez ikasten da!
  • Esana esan, emana eman.
  • Ezina, ekinez egina.
  • Geroa, alferraren leloa.
  • Gezurra hanka motz.
  • Ibiltari gauean, logura goizean.
  • Kanpoan uso, etxean otso.
  • Lan lasterra, lan alferra.
  • Nerea neretzat, zurea biontzat.
  • Umeak! isilik oiloak pixa egin arte.
  • Usteak, erdiak ustel.
  • Zer ikusi, hura ikasi.

martes, 1 de marzo de 2016

Asteko egunak

Jarraian, asteko egunak lantzeko egokiak diren bi abesti proposatzen dizkizuet.

Haur Hezkuntzan ( lehen urteetan batez ere ) kosta egiten zaie egunenn ordena barneratzea eta prozesu horretan kantu hauek lagungarri izan daitezkeela uste dut.

Bi abestiek, egitura berdintsua dute eta egun bakoitza ekintza batekin lotzen digute. Horregatik dramatizazioaz ere baliatu gaitezke hauek abesterakoan.

Haurrek erraz barneratzen dituzte abestiak eta hori horrela dela jakinik, etekina ateratzen saiatu behar garela uste dut.

Hona hemen bi proposamenak.




NON: Dramatizazioarekin abesten baditugu (gomendatzen den bezala) espazioa dagoen leku bat beharko dugu.

NOLA: Hasieran, musika jarri eta irakasleak abestu eta keinuak egingo ditu. Abestia barnoratzen doazen heinean, abestiko zenbait zati haurrei utziko dizkiegu eta horrela guztia ikasi arte.

lunes, 29 de febrero de 2016

Igarkizunak

Igarkizunak hizkuntzarekin eta hizkuntzaren bidez jolas egiteko tresna ezin hobea dira, igarkizunak esaten duena ulertzearekin batera, baeraien ezagutzak martsan jarri eta esandakoari forma eman beharko baitiote.

Behekaldean, sarean aurkitu ditudan igarkizunetatik egin dudan aukeraketa duzue ikusgai. Guztiez, hizkuntza erraza dute eta haurren eguneroko bizitzatik gertu dauden objetu edo gauzei buruz hitz egiten dute, horrela, beraiek lotura errazago sortu dezaten.

Horretaz aparte, hauetariko batzuk errimadunak dira. Oso puntu interesgarria da hau, errimaren bidez doinu bat hartzen baitu testuak eta haurra hitz jolasetara gerturatzen baitugu.

Hone hemen egin dudan aukeraketa!


ERRIMADUNAK

Sudur gorri,
Umeentzat barregarri
Zer ote naiz ni?
PAILAZOA

Miau-miau
Miau-miau…
Esnatu egin nau!
KATUA

Zer da eta zer da
Sagu oso zaharra dena
Zer da eta zer da
Hegan egiten duena?
SAGUZAHARRA

Erratza gainean arinak,
Sudur luze eta finak
Beltzak hortz eta haginak
Hegan dabiltza….SORGINAK!

Kurrin-kurrin,
Kurrin-kurrin,
Zein da nire izena?
Ezetz igarri arin? TXERRIA
Puntan punta bi,
Atzean zulo bi,
Zer naiz ni?
GURAIZEAK

eta gehiago daude...

domingo, 28 de febrero de 2016

Jolas kantak

Kantuak mota askotarikoak izan daitezke eta horien artean beste adibide bat da jolas kantuena.

Jarraian, zenbait jolas kanta ikusiko dituzue,; ahotsak.eus taldeak berreskuratuak batzuk, eta nik ezagutzen nituenak besteak.

Hauetariko zenbait, Pello Añorgak bere sailkapenan kantu dramatizatuetan kokatuko lituzte baina, guztiak ere jolas egiteko erabiliko nituzkeen nik beraz, talde bat egin dut biekin.

Zenbaitek bideoa dute atxikituta, kantu bakoitzarekin zer egin dezakegun ideia bat hartzeko.

Kantu alaiak eta barneratzeko errazak direlako hautatu ditut hauek baina, haurrek hauekin gozatzea nahi badugu, ezinbestekoa izango da irakaslearen jarrera aktiboa. Parte hartu beharko du, haurrak animatu eta erakarri. Horretarako, beharrezkoa izago da keinuak, mugimenduak...erabiltzea.

KUKURRUKU

-Kukurruku!
-Zer duzu?
-Buruan min!
-Zeinek egin?
-Azeriak
-Azeria non?
-Errotapian.
-Zertan?
-Garia biltzen.
-Garia zertarako?
-Oiloari emateko.
-Oiloa zertarako? 
-Arrautzak jartzeko

-Arrautzak zertarako?


KATARRAMIXON


Katarramixon
Nun ixen?
Gaztelun
Zertan?
Gaztaiña ta ogixa ekartzen
Nun itzi?
Bentanan
Nork jan?
Katuak
Niri bapez!
Zapi-zapi-zapi-zapi!




ARRIOLA MARRIOLA


Arriola marriola
orratza zorrotza
punta gaitza
hari txarra
tira-bira
zirrin zarran
eta zast!







Jarrai ezazu behera...

sábado, 27 de febrero de 2016

Ipuin tradizionalak

Ipuinak, garrantzia berezia duten baliabide literarioa dira Haur Hezkuntzan.

Aurreko post batean, kontakizunak zuen helburuaren arabera bereizten ziren bi ipuin proposatu nituen eta gaur, ipuin tradizionalen txanda.

Jarraian ipiniko dudan ipuin zerrenda, irudi bidezko kontakizunez osatua dago. Nahiz eta seguruenik beste formatu batzuetan ere aurkitzerik izango diren, bertako marrazkiek haurrari asko transmititu diezaioketela uste dut.

Urteetan entzundako ipuinak dira hauek, erraz ulertzeko prestatuak eta irudimenaren bidez mundu majikoetara bidaiatzea ahalbidetzen digutenak.

Aukera oso zabala bada ere, niri gehien gustatzen zaizkidanak ipiniko ditut bertan, nik nire ikasleei kontatuko nizkiekenak.

(istorioa zein den ikusi ahal izateko, ipuinak modu digitalean ipiniko baditut ere, liburu bideko kontakizuna da nire proposamena)



NON: Haurrak eroso eta lasai egon ahal diren tokian (asanblea txokoa izan daiteke)

NOLA: Sentituaz eta naturaltasunez kontatzea komeni da. Modu goxoan eta erritmoa zainduz. Jarraitasunez kontatuko ditugu, beti ere hauen helburua gozamena bada.

NOIZ: Etxera joan aurretik, edo lasaitzeko premia dutenean.

viernes, 26 de febrero de 2016

Sehaska kantak

Gaurkoan, sehaska kanta batzuen bildumarekin natorkizue. Aurretik ere esan dugun moduan, kantuak haurrarengana iristeko modu ezin hobea dira eta sehaska kanta moduan sailkaturik daudenak ere horren adibide izan daitezke.

Kantu mota hauek, normalean, intimitate eta erlaxazio egoeretan erabiltzen dira eta oso egokiak izan daitezke konfiantzazko atxikimendu irudi bat sortzerakoan.

Jarraian, bi CD musikalen proposamena egingo dizuet eta baita aspalditik ezagunak diren beste zenbait kanturena ere.

Denak, abestiek transmititzen duten goxotasun eta lasaitasunagatik aukeratuak izan dira.


SEHASKA KANTAK (CD)













EGIZU LO (CD)















NON: Haurrek lasai egoteko eta atseden hartzeko aukera duten espazioetan.

NOIZ: Siesta garaian, lasaitzeko beharra dutenean...

NOLA: Musika jarrita edo irakasleak beraak abestuta. Gertutasunarekin eta ahal bada elkarren kontaktuan.

martes, 23 de febrero de 2016

Ilunorduak eta argilaurdenak, Joxeantonio Ormazabal


 Olerkiak ere hizkuntza lantzeko modu ezin hobea dira eta sarritan, hizkuntza lantzeaz gain beste zenbait helburu lantzeko ere erabil ditzazkegu.

Garrantzitsua da haurrei sentimentuak adierazten erakustea, adierazten eta identifikatzen. Ikasgelan, tristurak, pozak, haserreak, minak... beren lekua izan behar dute eta hauek lantzeko modu ezberdin bat izan daiteke orain proposatuko dizuedana.

Ilunorduak eta argilaurdenak, Joxantonio Ormazabalek argitaratutako olerki liburu bat da eta agian zenbait olerki Haur Hezkuntzarako konplexuak izan badaitezke ere, asko egokiak direla iruditzen zait.

Hizkuntza erraza erabiltzen du orokorrean eta hitz berriak lantzearekin batera, sentitzen dutena ulertzen lagun dakioke haurrari.

Hala ere, olerkiak sarritan arrotz gertatuko zaizkio agian ikasleei eta garrantzitsua da irakasleak hauekiko gertutasuna adieraztea, bai eta jarraipen bat ematea ere. Hau da, behin irakurri eta bere horretan utzi beharrean, segida bat ematea, landu nahi dugun olerkia aukeratu eta modu ezberdinetara lantzea. ( Zenbaitetan irakurketa soil batean ere gera daiteke, helburua gozamen hutsa bada).

Honetaz gain, garrantzitsua izango da entonazioa eta erritmoa zaintzea ere, hauek erakargarri egin daitezen.

Jarraian, olerki batzuk ipiniko ditut baina gogoratu, liburu benetan interesgarria dugula hauekin betea.


          Ordu gozoak                                                              Ez duzu behar ezpatarik
          ordu gaziak                                                                zeure burua defendatzeko
          denetik du bizitzak.                                                   irribarre bat aski baituzu
          Baina gaur tori loreak                                                armagabetzeko.
          eta utzi arantzak.


Urduri,
alai
edo goibel.
Ikusi al duzu
zuhaitzik urduri, txoririk barrez
edo harririk negarrez?





NON: Gelako eremu eroso batean.

NOIZ; Haurrak lasai daudenean

NOLA: Oso liburu bisuala ez denez, irudi gabeko kontakizun moduan, errepikapenarekin jolastuaz.