Dakigunez, garrantzia handia du momentu horretan daukagun giroak eta ipuinak hasi eta bukatzeko giltza hauek giro egoki hori sorzten lagun dezakete.
Hemen dituzue P. Añorgak eginiko proposamenak.
Irekitzeko formula batzuk:
- "Bazen behin." (Bazen behingo zelaian ).
- "istorio hau kontatu zion nire berraitonak nire birramonari, nire birramonak nire aitonari, nire aitonak nire amonari, nire amonak nire aitari, nirea aitak nire amari, nire amak nire izebari, nire izebak nire osabari, nire osabak nire Lehengusuari, nire Lehengusuah nire Lehengusinari, eta nire Lehengusinak zuei."
- "Asko munduan bezala."
- "Balan bat eta balan bi, tliibiri-tliibirita / denok isil-isilik, begiak zabaldu eta ahoa itxita/ belarriak erne, eta denok onda eserita, eserita."
- "Behin baziren bi bele, batek zuen buztan handia eta besteak buztan txikia. Buztan txikia zuenak izan balu handia, nire istorioa izango litzateke luzea, baina txikia zuenez, nire istorioa ere izango da Laburra."
- "Errege batek bazituen hiru alaba. Bat jantzi zuen zuriz, bestea horiz eta bestea gorriz, nahi duzu kontatzea berriz?"
- "Bat janzten zuen zuria, bestea horia, eta bes tea florria, nahi duzu hontatzea berria?"
- "ipuin bat kontatuko dizut /Bai jauna'/ Baina dena ez da egia / Bai jauna/ Baina dena ez da gezurra / Baijauna'/ Zer?/ Baijauna' / NoLa?/ Baijauna' / Zakurraren belauna."
- Antzinean, belar, txori, eta abereek euren berbetea ahaztu baino lehentxeago. "
- "Garai hartan, otsoa eta ardia elkarren artean lagun zirenean."
- "Animaliek eta pertsonek berba egin, eta elkar ulertzen zutenean."
- "Landareak guk bezala sentimenduak zituztenean."
- "Eguna argitu orduko iluna zen aldi hartan."

